ONGI ETORRI gure webgunera.

Garmenditxiki Aralarko natur parkearen magalean (Gipuzkoa) dagoen baserria da, aldapa gutxiko ingurune miresgarria, eta zaldi eta behor, behi eta ardientzako larre ederrak eta aberatsak dituena.

Gure instalazioek 3 x 3, 3 x 4 eta 4 x 6 boxeak dauzkate.

Belar berriko belardi zabalak ditu, harresiz, berezko hesiz eta artzain elektrikoz inguratuak, zuhaiztiak eta itzalgune paregabeak.

Zaldi-heztegi txiki bat ere badaukagu, zaldiak eta behorrak sokatik ibilarazteko edota ukuiluratuta edukitako zaldiak eta behorrak lasaitzeko.

Trasteak gorde, dutxatu eta perratzeko lekua.

Hauek dira eskaintzen ditugun zerbitzuak:

  • Pupilaje y pensión para caballos y yeguas de cría. Apopilotza eta ostatua zaldi eta umetako behorrentzako.
  • Cubriciones con sementales Paint Horse y Quarter Horse. Behor-estaltzeak Paint Horse eta Quarter Horse hazitarakoekin.
  • Tramitación de registros de cubriciones (PH y QH). Behor-estaltzeen erregistroak bideratzea (PH eta QH)
  • Recuperación y descanso de caballos de deporte. Kiroletarako zaldiak indarberritzea eta horiei atsedenaldia ematea.
  • Pupilaje y santuario de caballos retirados. Erretiratutako zaldi eta behorren apopilotza eta santutegia.
  • Venta de potros de nuestras yeguas de cría (Cruzados, PH y QH). Umetako gure behorren moxalen salmenta (gurutzatuak, PH eta QH).
  • Asesoramiento en cruces y capas de caballos. Gurutzaketak egiteko eta zaldien koloreei buruzko aholkularitza.
  • Mucho cariño, técnicas naturales y vigilancia las 24 h. Maitasun handia, teknika naturalak eta zainketa 24 ordutan.

Paint Horse eta Cuartos de Milla arrazen zaldi-hazle garenez, web honetako edukiak sailean aurkituko duzu arraza hauei dagozkien erregistroari, ezaugarriei, etab.i buruzko informazio zabala.

Gure bezeroak dira gure ordezkaririk onenak. Hitz egin beraiekin eta deitu.


Garmendi Txiki © 2008 | Design by: Hamaika Web
Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'