Instalazioak

Honako instalazio hauek dauzkagu: 3 x 3ko eta 4 x 4ko boxeak, eta bi boxe oso handi neguan moxalak eta behorrak edukitzeko, zaldi-heztegi txiki bat neguan zaldiak askatzeko, eguraldi txarragatik larreetara atera ezin direnean.

Larre ederrak ditugu, nahikoak abereak larrean ahalik eta denbora gehienean ibil daitezen, inguru hauetako natura lasaigarriarekin gozatuz.

Larrerik gehienak berezko hesiez itxita daude eta gainerakoak hari elektrikoz, abereek zauririk egin ez dezaten.

Leku ezin-hobea da, abereek, ahal balute, aukeratuko luketena.


Garmendi Txiki © 2008 | Design by: Hamaika Web
Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'