Paint Horse zaldiaren historia

Paint Horse zaldiak 1965ean onartu ziren arraza gisa. Paint Horse Zaldiaren Elkartea goi-mailako kalitateko zaldi hauek kontserbatzeko eta hazteko asmoz sortu zen, batzuetan azaltzen baitziren Cuarto de Milla eta (inoiz edo behin) Odolgarbiko Ingelesetan. Noizik eta behin, kolore zuri gehiegiko moxalak jaiotzen ziren Cuartos de Milla izenarekin erregistratzeko; Odolgarbiko Ingelesak, berriz, onartu egin zituen eta onartzen jarraitzen du Jockey Club-ak, nahiz eta merkatuan ez izan kolore bakarreko moxalak bezain preziatuak (kolore bakarrekoak). Hala eta guztiz, oso noizik eta behin, sekulako moxala jaiotzen zen “orbanekin”; nire adibiderik gustukoena Our Sir Prize izeneko hazitarako zaldi aparta da. Hazitarako zaldi laru (kolore horia) hau, “loud colored” (kolorez josia), Cuarto de Milla izenez erregistratu zen.

Argi ikusten zen elkarte baten beharra zaldi bikain hauei leku bat egiteko. “Erregistratu gabekoen” edota cropout-en kasuak etengabekoak ziren 1965ean erregistroa gauzatu zen arte, orbandun Cuarto de Milla miresgarri hauek kontserbatzeko. Paint Horse Zaldi Amerikarren Elkartea 1965ean eratu zen, 1961ean eta 1962an eratutako bi klubek bat-eginda, The American Paint Stock Horse Assocoation eta The American Paint Quarter Horse Association.

Orbanak (Cropouts)

Pertsona askok ez du ilaje orbandun ereduen gaineko genetikaren ezagupenik, eta inolako arrazoirik gabe gertatzen dela iruditzen zaie itxura batera kolore solidoko guraso batzuek moxal orbanduna sortzea. (Benetan, gurasoetako bat edota biak ziren gene “orbandun” mota baten eramaile, eta derrigorrezkoa da bietako bat behintzat eramailea izatea moxal orbandun bat sortzeko). Zaldi horiei “orbandunak” (cropout) deitzen zaie, izan ere horien gorputzetan, buruetan eta/edo hanketan txaplata zuri berezi batzuk dauzkate. Gehienek orbandutako zati txiki bat besterik ez daukate; adibidez, belaunetatik eta belaunburuetatik goragoko hanketako orban zuriak, buru zuriegia, eta/edo orban bat edo bi sabelean. Hala eta guztiz, batzuetan, moxal oso pikarta jaio izan da, Our Sir Prize edo Limited Edition esaterako.

“Orbandutako” (cropout) gehienak hazitarako zaldi bat buru zuriegiko eta lau hanka zuri oso luzeko behor batekin gurutzatzean gertatzen dira. Hortik jaiotako moxalek ´zuritasuna´ ugaria izaten dute, edota marka gorri bizi ugariegiak hanka batean edo gehiagotan, eta horiek ezin hobeak dira AQHA arrazan. Beste garai batean, horrek erregistratzeko moxal hautaezin bat sorraraziko zukeen, baina oraintsu gutxitu egin dira zuriaren gaineko murrizketak zaldi horiek barnean hartzeko. Orbandunak edo cropout-ak arraza askotan jaiotzen dira, Cuarto de Milla, Odolgarbiko Ingelesak, Odolgarbiko Arabiarrak, Kiroletarako Arrazak eta gehiago barne.

Oharra! Odolgarbiko Ingelesei eta Odolgarbiko Arabiarrei ez zaie ukatzen, ilajean dituzten orban zuriak direla eta, beren Stood Book edo Erregistroetan erregistratzea. Hala ere, jabeek ADNaren proba eman behar izaten dute arrazaren garbitasuna egiaztatzeko, erregistroak onartu aurretik.

Ilaje ereduak Paint Horse zaldietan

Hauek dira tobiarraren eta laruaren (hori argia) arteko zaldiak bereizteko jarraibide nagusiak:

Larua (overoa)

  • Pupilaje y pensión para caballos y yeguas de cría. Normalean, kolore zuriak ez du bizkarra gurutzatu behar gurutzearen eta isatsaren artean.
  • Pupilaje y pensión para caballos y yeguas de cría. Eskuarki, kolore ilunekoa izan behar du, gutxienez, hanka batek, eta, askotan, lau hankek izan behar dute kolore ilunekoak.
  • Pupilaje y pensión para caballos y yeguas de cría. Eskuarki, irregularra du kolore zuria eta zabaldua.
  • Pupilaje y pensión para caballos y yeguas de cría. Bereizgarriak ditu buruko markak; askotan, ia buru guztia estaltzen duten orban irregularrak ditu.
  • Pupilaje y pensión para caballos y yeguas de cría. Zaldi laru bat izan daiteke nagusiki iluna edo zuria.
  • Pupilaje y pensión para caballos y yeguas de cría. Isatsa, normalean, kolore bakarrekoa du.

Overo Overo
Tobiarra

  • Pupilaje y pensión para caballos y yeguas de cría. Kolore ilunak, normalean, mehaka bat edota biak estali behar ditu, eta zuriak bizkarra gurutzatu behar du gurutzearen eta isatsaren artean.
  • Pupilaje y pensión para caballos y yeguas de cría. Eskuarki, lau hankak zuriak ditu, gutxienez belaun giltzetatik eta belaunetatik behera.
  • Pupilaje y pensión para caballos y yeguas de cría. Eskuarki, orbanak erregularrak ditu eta forma arrauzkarakoak edo eredu biribilekoak, hauek beherantz zabalduta egon behar dute lepogainetik eta bularretik hasita, ezkutu baten itxura duela.
  • Pupilaje y pensión para caballos y yeguas de cría. Buruko markak kolore bakarreko zaldiaren ia antzekoak eduki behar ditu —kolore bakarrekoa edota marra, zerrenda, izar edo guraizekada batekin—.
  • Pupilaje y pensión para caballos y yeguas de cría. Tobiar bat, nagusiki, iluna edota zuria izan daiteke.
  • Pupilaje y pensión para caballos y yeguas de cría. Isatsa, askotan, bi kolorekoa du.

Toviano
Toveroa

• Bi ereduen ezaugarriak dituena (larua eta tobiarra).

Tovero Tovero

Paint Horse gaur egun

Paint Horse

Honako konbinazio hauek bakarrik onartzen dira APHAn (American Paint Horse Asociation) erregistratzeko: Paint Horse x Paint Horse x QH (Cuarto de Milla), PSI (Odolgarbiko Ingelesa) x Paint Horse, QH x QH, PSI (Odolgarbiko Ingelesa) x PSI (Odolgarbiko Ingelesa), edo QH x PSI (Odolgarbiko Ingelesa). QH eta PSI (Odolgarbiko Ingelesa) zaldiak ongi etorriak izaten dira APHAren erregistroan, baldin eta zaldiek behar adina zuri badaukate koloreari dagozkion gutxieneko baldintzak betetzeko. Jockey Clubak ez du diskriminatzen zuriaren kaltetan, eta, beraz, APHAn erregistratu ahal izateko kolore zuri dexente duten PSI /Odolgarbiko Ingelesa) zaldiak ere berregistra daitezke Jockei Clubean. Era berean, zuritasunari buruzko AQHAren (American Quarter Horse Asociation) murrizketa lasaien ondorioz, bi erakundeetan batera erregistra daitezke zaldiak: AQHAn eta APHAn.

APHA kalitatezko zaldiak hazteko eta sustatzeko konpromisoa duen elkartea da —ez orbandun zaldiak bakarrik— eta gehiago arduratzen dira zaldi banako baten kalitateaz gorputzeko orbanez baino, APHAk guztiz edo ia-ia kolore bakarrekoak diren zaldiak erregistratzeko aukera ematen du. Hauek dira arrazoi nagusietako bi APHAk jarrera hau izan dezan: 1.- Haztegiek kalitatea zaintzen dute lehendabizi eta kolorea gero; eta 2.- Moxal kolore bakarrekoak edo ia-ia kolore bakarrekoak, kolorea falta zaileako, hil ez daitezen saiatzen dira —hau gertaera triste bat da koloretako arrazetan—, eta zaldi mota hauei erregistratzeko aukera emanez, askoren bizia salbatzen du…

Oso grrantzitsua da, baita ere, orbanik gabeko zaldi banako hauen balio handia aitortzea hazkuntza programetarako. Askotan, zaldi hauek merkeagoak dira zaldi orbandunak baino, genealogia askoz hobea izan baitezakete; horregatik, guztiz preziatuak dira hazkuntza programa on baterako. Tobiar homozigotikoekin gurutzatuta, orbanik gabeko Paint Horse behor hauek guztiek tobiar edo tovero eder askoak sotuko dituzte eta beraiekin izango dituzte jatorrizkoen odol-markak.

Paint Horse zaldirik gehienak Western gertaeretan azaltzen dira; zaldi-haztegiak ahalegintzen dira Pleasure, Trail, Team Pening, Cutting, Roping eta Reining izeneko zaldi ezin hobeak produzitzen; denbora pasa ahala, ordea, gero eta zaldi-haztegi gehiago ari dira guztirako (“Completo”), hezibiderako, jauzitarako eta loturetarako zaldiak produzitzen eta sustatzen. PSI (Odolgarbiko Ingelesa) zaldiek badute eragina Paint Horse-en zaldi-lasterketa industrian ere, izan ere gorantza doan eta bere baitan aberatsa den industria da.

Arriba Igo

Garmendi Txiki © 2008 | Design by: Hamaika Web
Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'