Betidanik baserrian eta baserritik bizi izan garen familia gara, batik bat esnetako behiak ustiatzetik. Beti saiatu gara baserritik eta abelazkuntzatik bizitzen laguntzeko bide alternatiboak bilatzen, izan ere gero eta errentagarritasun urriagokoa bihurtzen ari zen esnetako behien ustiaketa.
Duela 15 urte 8 zaldi erosi genituen paseoan ibiltzeko, eta jarduera hura ezagutu nahi zuten guztiei eskaintzen genien paseoan ibiltzeko aukera, baina utzi egin behar izan genuen, lan gehiegi baitzen guretzat.
Esnetako behiak ustiatzen jarraitu genuen, baina beti izan ditugu umetako behorrak eta moxalak. Orain dela 6 bat urte, “Eki Ferraketak” lantokiko Juanjo Irazustak American Paint Horse hazitako zaldi bat ostatuan hartzeko aukera eskaini zigun, eta zaldi batzuk estaltzen hasi ginen zaldi horrekin.
Juanjoren bultzada horri esker eta Paint Horse (PH) eta Cuarto de milla edo Quarter Horse (QH) hazitako beste zaldi batzuk eta behor batzuk ipini eta behiak saltzeko erabakia hartu genuen, eta gure jardueraren barruan abereentzako ostatua eta pentsioa eskaintzea.
Oso gustukoak ditugu abereak, ikastaro eta egonaldietan ikasten ere jardundakoak
gara, aholkuak ematen dizkiguten aditu handiez inguratuta gaude, badakigu
jarduera honetan beti ikasten jarraitu beharrean gaudela eta zoriontsuak
gara gure bezeroen erantzun eta iritziekin.