Slash
Mr. Norfleet-en biloba da. Paint Horse arrazako hazitarako zaldien artean
historiarik onentsuenetakoa izan duena eta oraindik ere duena da. Sorrarazten
dituen moxalak oso ondo orekatuta jaiotzen dira buru eta morfologia aldetik.
Cherokees
Paint Horse izenekoen saileko beste oinordeko bat da. Garaia da, oso apatx
onekoa, ziurtasun handikoa eta buruargia; zaldi honen ezaugarri nagusietako
bat HOMOZIGOTOA izatea da, hau da, Tobianoren bi gene gainartzaile izatea,
eta horregatixe sorrarazten ditu beti moxal pintoak. Ezin hobeak dira
PSA (arabiarra) eta PSI (ingelesa) behorrekin gurutzatzeko eta kolore
eta prezio aparteko kiroletarako moxalak edukitzeko.
Aprils
Golden Farolito Cuarto de Milla gazte bat da, reining-eko jatorri
eta morfologia eta izaera oso onekoak; horrez guztiaz gain, perla-koloreko
ilaje bat dauka, eta horri esker zaldi honekin egindako gurutzatzeek kolore-nahasketa
erakargarria lortzen dute.